Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  
Nabigazioa
Pertsonala
Deskribapena :
Nire ICQ:
Nire MSN:
Egutegia
Otsaila 2012
A A A O O L I
« mai    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  
Honi buruz
Atalak

Artxiboak
Bilatu

links
Feeds and Credits
Valid XHTML 1.0 Transitional
Valid CSS!
GRETA
Non sailkatua : 2009 Maiatza 17

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : Iruzkin 1

Liburuari buruz:

Ebaluazio honetan irakurri dudan lliburua Greta izan da, Jasone Osorok idatzitakoa. Eta Elkar argitaletxearekin argitaratua 2003garren urtean.

Liru hau irakurri egin dut Idoiak utzi zidalako eta Nereak gainetik kontatu zidalako eta interesgarria iruditu zitzaidan.

Hona emen http://www.elkar.com/artikulua.cfm?kodea=G000000001489&saila=guztiak&hizkuntza=1 web orrialdean ematen duen laburpena:

Oskarrentzat, lehenaldiarekin daukan lotura bakarra da Greta, amona Sararen dendako manikia. Ordu luzeak ematen ditu hari begira, harekin mintzatzen, hura janzten eta garbitzen. Baina ez dago erotuta, ongi bereizten ditu pertsonak eta andrakilak, eta ezkontzekotan da bere betiko andregaiarekin: Anarekin. Anari, baina, gehiegizkoa irudituko zaio Oskarrek panpinarekin duen harreman estu, ia menpekotasunezko hori, eta hautu bat egitera behartuko du: edo Greta edo ni.

Horrela hasten da Greta, eta hortik aurrera hainbat ustekabe eta zirrikitu gordetzen dizkigu, bizitzak ikuspegi ugari izan baititzake, eta aurpegi asko eskaini maitasunak. Jasone Osorok, bere lehenengo eleberri honetan, harreman-mota original bezain kilikagarri bati heldu dio, gizon-emakumeen arteko behar, kontraesan, nahi eta ezinetan sakontzeko. Begirada zinematografiko eta estilo iradokitzailea darabiltza egileak, prosa ederreko pasarteak eta elkarrizketa arinak tartekatuz; hala, aldika laztan aldika atximur egiten duen istorio honekin hegan jarriko du irakurlearen irudimena.

Jasone Osororen informazioa web hauetan aurkituko duzu:

http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00149.htm

http://eu.wikipedia.org/wiki/Jasone_Osoro

Argtaletxearen irudia:

GRETA

Liburua irakurri ostean:

Liburua orokorrean gustatu zait, baina Oskarrek Gretarekiko erakarpena sentitzea pixka bat fantasiazkoa iruditu zait, sinesgaitza iruditu zait. Eta Anak jeloskor egotea maniki batez, hori ez da bizitza normal batean gertatzen.

  • Liburuak interesari eusten dio, zeren hainbat ustekabe eta zirrikitu gordetzen dizkigulako.
  • Liburua ez amaitzea nahi nuen, zeren ondo eta askar irakurri egin dut.
  • Liburuak hausnartu arazi nau hainbat konturi buruz: Anaren eta Oskarren arteko arremana,  Oskarrek Gretarekin ser egingo duen pentsatzeak…
  • Protagonistarekin/ekin identifikatuta sentitu naiz, zeren. Ez naiz protagoniztarekin identifikatua sentitu. 
  • Istorioa kontatzeko moduak eman dit atentzioa. Adibidez…Gretak Oskarren atentzioa erakartzea maniki bat izanda.
  • Liburua bat edo bi urte bano gutxiko mutikoeei gomendatuko nioke, ondo irakurtzen delako eta azkar.

    Seguruenik baietz irakurriko nuke Jasone Osororen beste libururen bat. Adibidez, Korapiloak deiturikoa, interesgarria dirudi.

    Kutsidazu bidea, Ixabel! – Egin beharrekoak
    Non sailkatua : 2009 Otsaila 4

    Administratzailea :
    Sarreraren atala : Sailkatugabeak
    Sarreraren esteka : permalink
    Iruzkinak : Iruzkinik Ez

    • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagunak debekatuta)
    • Laburbil ezazu argumentua 1000 bat karakteretan.
    • Joxe Martinen modura sentitu al zara inoiz? Baiezkotan, adierazi. Eta euskaltegiko ikasle guztien euskara-moldeetatik, zeinena da zure molde propiotik hurbilen dagoena, antzekoena dena? Zergatik?

    ——————————————————————————————–

    • Kutsidazu bidea, Ixabel! osorik irakurri dut. Liburu hau dibertigarria iruditu zait, baina ez espero nuen bezain dibertigarria. Nire klaseko kideek eta irakaslea oso dibertigarria zela esan zidatenean umore pitin bat espero nuen, gainera liburuan ez dira gauza askorik gertatzen. Oso askar deskribatuko nuke liburu onetaz galdetzen didatenean -liburu sinple eta pitin bat dibertigarria-.
    • Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, Juan Martin deiturikoa,  urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, benetako euskara ikastera. Baserrian bizilekua eta janaria ematen diote baina berak egunero lan egin beharko du arratsaldeetan bazerrian eta goizetan herrian dagoen ikastaro batera joango da euskara ikastera. Bertan lagun berriak egingo ditu, bere moduan euskara ikasten hari direnak eta elkarri lagunduko direnak. Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute. Familian galduta sentitzen da ez duelako beraien euskera ulertzen. Baina alaba Ixabel galduta ez sentitzera lagunduko dio, laguntza horri esker Joan Martin neskatxarengandik setimenduak azaltzen zaizkio. Baina Ixabel badauka mutiko laguna, pilotari galant bat. Horrek ez du arazorik sortuko haien artean amodioa zabaltzeko. Pena da ezkutuan eraman behar dutela familiakoek gaizki pentza ez dezaten. Azkenean Joan Martinen bila etortzen dira bere aitak, etxera buelta dadin.

    • Bai, uste dut denok noizbait galduta sentitu garela. Gauza berri bat hasten duzunean ez dakizu nondik hasi eta burua jaten duzu ideiak ateratzeko. 

    • Euskaltegiko ikasle moldeetatik nire moldera urbiltzen dena da; euskara ikasteko gogoa dauka. Uste dut hizkutza berri bat ikasten hasten zarenean gogo handiz hasi behar zarela eta hizkutza hori beintzat interesatu behar zaizula. Gainera gereago oso ondo etorriko zaizu lan postu bat eskuratu nahi izanez gero.

    Gezurra eta egia..
    Non sailkatua : 2008 Abendua 3

    Administratzailea :
    Sarreraren atala : Sailkatugabeak
    Sarreraren esteka : permalink
    Iruzkinak : 6 Iruzkin

    Egun on:

    Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

    *************************************************************************

    Niri, bizitzan egiarekin jokatu behar dela erakutsi didate, bana batzuetan, denon moduan gezurrak ere botatzen ditut, naiz eta jakin gezurrek egoera txarrak ekartzen dituztela. Niri gezurretan ibiltzea ez zait batere guztatzen eta pertsona batek gezurra esaten didanean ez dut batere gogoko.

    Baina badaude ere pertsonak pentsatzen dutela gezurrak zoriontasuna ekartzen dutela eta hobe dela gezurra esatea egia txarra bada baino. Baina nire ustez azkenean dena jakiten da, eta hobe da lehenengo aldian egia esatea, naiz eta txarra izan, gezurra esan eta askenean dena jakitea baino; pertsona horrek oso gaizki onartuko duela petsatzen dut, nik behintzat oso gaizki onartuko nuke.

    Mundu honetan badaude ere pertsona batzuk beste pertsonen zorigaitza gogoko dutenak, eta gezurren bidez zorigatz horiek ekartzen dituztela, baina lehen esan dudan moduan, azkenean dena jakiten da eta gezurteroa harrapatzen da. Pertsona hauek azkenean besteengandik aldentzen dira, edo besteek haiengandik aldentzen dituzte; ez dutelako gogoko gezurti batekin ibili nahi, eta askenean ez dakizulako pertsona horrek egia edo ezurra esaten hari zauzun. Frogatuta dago egia esatea, gezurra esatea baino askoz hobeagoa dela.

    Kaixo Mundua!
    Non sailkatua : 2008 Urria 30

    Administratzailea :
    Sarreraren atala : Sailkatugabeak
    Sarreraren esteka : permalink
    Iruzkinak : 6 Iruzkin

    Ba… beno nire ustez blog-a bakarrik erabiliko dugu klaseko gauzetarako, agian lehenengo egunetan zerbait gehiagorako erabiltzen dugu baina ez dut uste egun gehiagotan erabiliko dugunik. Ez dakidanez oraindik oso ondo nola doan, ez dakit ere ez zenbat gauza egin ahal ditugun bertan. Orain dakidana da, iruzkinak idatzi ahal direla eta beste blog-etara bidali ahal direla ere. Gustatuko litzaidake blog-aren bitartez lanak egin; ordenagailutik eskuz baino askoz erosoagoa delako.
    Hau da nire iritzia,, aio (k) =)

    Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
    hosting y dominios